Zer da HAJ bat?

HJA (Higiezinen Jabetzako Agentea) eskaintza eta eskariaren artean oreka zaileko merkatu oso konplexuan diharduen profesional kualifikatu bat da.

Higiezinek eta eskubideek osatzen dute beren ESKAINTZA osatzen dute , horietako batzuk oso sentikorrak, adibidez, etxebizitzak. Eraikinen goi-mailako konplexutasun teknikoa, horien erabilera- eta mantentze-betebeharrak, araudi-betebeharrak eta finantza- eta zerga-betebeharrak ere direla eta (guztiak ere denbora luza daitezkeenak), higiezinen merkatua konplexutasun handiko sektorea da, bereziki sentikorra partikularrei edo enpresa txikiei zuzenduta dagoenean.

Bereziki, etxebizitza ESKARIA oso handia izan daiteke, baina eskatzaileek oso GUTXITAN jotzen dute merkatura. Etxebizitza premia biziko gaia da, eta legeak oinarrizko FUNTZIO SOZIALA ematen dio; hala ere, pertsonek edo familiek oso gutxitan jotzen dute merkatura beren bizitzan, eta haien esperientzia hutsaren hurrengoa da. Eskaria hobe ezagutzeko eta erostean erabaki onena hartzeko “proba-akats” ariketa, beharrezkoa baita edozein merkatutan segurtasunez aritzeko, ia EZINEZKOA da higiezinen merkatuan. Edozein higiezin (bereziki etxebizitza bat) behin erosita gaizki hartutako erabakia zuzentzea ezinezkoa da epe laburrera, eta herritarrek bere gain hartu ezineko karga da.

EROSI EDO SALTZEKO profesional on baten aholkularitza izatea ia ezin bestekoa da egungo higiezinen merkatuan.