Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

943 465 904

Contacto

Enlaces

Área de Colegiados

Zertarako aukeratuko dugu api bat?

ELKARGOKO KIDE BATEKIN LAN EGITEAREN ABANTAILAK

- Higiezinen merkatua konparazio-dinamiken bidez mugitzen da. Saltzaile batek ondo ezagutu ditzake bere higiezinaren ezaugarriak, baina ez ditu ezagutuko berearekin pareka daitezkeen higiezinen ezaugarriak, azken batean berarekin lehiatzen diren arren. Prezioa finkatzeko eta merkatuko estrategia hobe zehazteko, higiezin horiek, beren ezaugarriak eta beren mantentze-egoera ezagutu behar dira ezin bestez, baita nolako eskaintzak jaso dituzten ere. Higiezinen Jabetzako Agenteak (APIak) Elkargo Ofizial baten inguruan antolatzen dira (CO API). Elkargoak Gipuzkoako higiezinen merkatuan sortzen diren prezio eta eskaintzei buruzko informazioaren % 90 baino gehiago mugitzen du. ELKARGOKO KIDEA den agente batek inoiz ez du bakarrik lan egiten. Beraz, jabetzako agente bat profesional egokia da higiezinak saltzen laguntzeko eta aholkularitza eman diezazuke merkatuko estrategiari buruz, baita zure higiezinari errealismoz prezioa ezartzeko eta zure inbertsioak arrisku txikiagoz planifikatzeko ere.

- Higiezinen merkatua ASIMETRIA INFORMATIBO bereziki handia du. Higiezin baten ezaugarri fisiko, tekniko eta energetikoen berri eskuratzea ez da gauza erraza, ezta ulertzea beti ere; era berean, etxebizitza hori kokatzen den eraikineko jabeen komunitateak eta administrazioak askoz informazio gehiago dute erosleek edo saltzaileek erabaki bat hartu aurretik ezagutu dezaketena baino.

- Aholkatzen gaituen profesionala gai izan behar da behar INFORMAZIOA bildu eta aztertzeko eta GARDENTASUNEZ helarazteko. Era horretan, erosi edo saltzeko erabakia hartzeko unean, argi eta garbi ezagutuko ditugu zein eskubide eta betebehar dauzkagun. Hala ere, kontsumitzaileek beharbada ez dituzte erosten dituzten zerbitzuak edo objektuak epaitzeko behar ezagutza guztiak eta, askotan, ez dira gai kontratatzen duten profesionalaren gaitasuna identifikatzeko.

- Jabetzako agenteak aholkularitza- eta kudeaketa-lan hori egiteko profesional bereziki trebatuak dira eta, GAINERA, GIPUZKOAKO HIGIEZINEN JABETZAKO AGENTEEN ELKARGO OFIZIALeko (COAPIko) kide direnez, Gipuzkoako informazio-sare garrantzitsuena dute segurtatuta. Elkargoak ehundik gora (100) agente ditu lanean, eta eskaintzen du bai etengabeko prestakuntza eguneratua, bai araudiko berrikuntzak eskuratzeko linea bat eta etengabeko aholkularitza juridiko eta teknikorako bulego bat.

- Gainera, COAPIk zainduko du elkargokide guztien lana INDEPENDENTZIA eta GARDENTASUN irizpideei lotzen zaizkiola, eta arretaz jarraituko du deontologiaren oinarrizko irizpide horiek bete egiten direla, ekintza profesional txarretan zorroztasunez esku hartuz.
 
Egun, Gipuzkoako Higiezinen Jabetza Agenteen Elkargo Ofizialak ehundik (100dik) gora elkargokide ditu indarrean, eta Gipuzkoako lurraldean egiten dute higiezinen bitartekaritza-lana, zuzenbide publikoko korporazio batek babestuta.