Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

943 465 904

Contacto

Enlaces

Área de Colegiados

Zer da API bat?

API bat (Higiezinen Jabetzako Agente bat) da eskaintza eta eskariaren artean oreka zaileko merkatu oso konplexuan diharduen profesional kualifikatu bat.

Higiezinek eta eskubideek osatzen dute beren ESKAINTZA osatzen dute , horietako batzuk oso sentikorrak, adibidez, etxebizitzak.  Eraikinen goi-mailako konplexutasun teknikoa, horien erabilera- eta mantentze-betebeharrak, araudi-betebeharrak eta finantza- eta zerga-betebeharrak ere direla eta (guztiak ere denbora luza daitezkeenak), higiezinen merkatua konplexutasun handiko sektorea da, bereziki sentikorra partikularrei edo enpresa txikiei zuzenduta dagoenean.

Bereziki, etxebizitza ESKARIA oso handia izan daiteke, baina eskatzaileek oso GUTXITAN jotzen dute merkatura. Etxebizitza premia biziko gaia da, eta legeak oinarrizko FUNTZIO SOZIALA ematen dio; hala ere, pertsonek edo familiek oso gutxitan jotzen dute merkatura beren bizitzan, eta haien esperientzia hutsaren hurrengoa da. Eskaria hobe ezagutzeko eta erostean erabaki onena hartzeko “proba-akats” ariketa, beharrezkoa baita edozein merkatutan segurtasunez aritzeko, ia EZINEZKOA da higiezinen merkatuan. Edozein higiezin (bereziki etxebizitza bat) behin erosita gaizki hartutako erabakia zuzentzea ezinezkoa da epe laburrera, eta herritarrek bere gain hartu ezineko karga da.
 
EROSI EDO SALTZEKO profesional on baten aholkularitza izatea ia ezin bestekoa da egungo higiezinen merkatuan.