Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

943 465 904

Contacto

Enlaces

Área de Colegiados

Elkargokide izatearen abantailak

ZER ESKAINTZEN DIE GIPUZKOAKO COAPIk HIGIEZINEN BITARTEKARITZAREN PROFESIONALEI?

NOR BERE GOGOZ izan daiteke Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialeko kide. Ez da beharrezkoa higiezinen bitartekaritzan aritzeko.

GIPUZKOAKO COAPIko kide izatean, profesionaltasunez erantzun beharko duzu, independentziaz jokatu beharko duzu, eta zure ekintzetan gardentasunez aritu.

Gipuzkoako COAPIko kide izatearen truke, hau eskuratuko duzu:

1.- Merkatuan eta erakunde publikoen aurrean profesionalki aitortua izatea; era horretan, Eusko Jaurlaritzarekin, ondorengo jarduera-ildoak izango dituzu.

- ASAP etxebizitza-alokairu libreko merkaturako bitartekaritza-programa.

- Etxebizitza publikoen lurzoru-salmenta.

2.- Justizia-administrazioaren zerbitzuko peritu judizialen poltsa.

Epaitegiek izendatutako peritu judizialen taldeko kide izan zaitezke, eta finka edo higiezin-eskubide baten balioa gertutik ebazteko modua izango duzu.

3.- Higiezinen eskaintzarako web ataria: www.coapi.es

Elkargokide guztiei emango zaie higiezinen karteraren argitalpena

4.- Erantzukizun zibileko asegurua

Elkargoak poliza bat du kontratatuta bere elkargokideen ekintzek eragindako erantzukizun zibilari aurre egiteko

5.- Aholkularitza juridikoa, fiskala eta teknikoa.

Elkargoaren egoitzara bertaratuta aholkularitza jasotzeko modua

6.- Etengabeko prestakuntza-programa bat lanbideko gai bihurrienetan:

Hiri Errentamenduak, Kontratazioa, Balorazioak, Fiskalitatea, Marketina, Jabetza Horizontala...

7.- Etengabeko informaziorako zirkularren sistema bat, higiezinen merkatuari eragiten dioten berrikuntza guztietan eguneratuta egon zaitezen.

Zirkularrotan lanbidean aritzeko eragina duten araudi tekniko, fiskal edo legalei buruzko berriak ematen ditugu aditzera:  ITE, ENERGIA EFIZIENTZIAREN ZIURTAGIRIA, BEZ, ITPO, ERAIKINEN ERABILERRAZTASUNA, ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA (IBI), HIRI ERRENTAMENDUAK,...

GIPUZKOAKO COAPIn aurkituko duzu higiezinen merkatuan sortzen diren prezio eta eskaintzei buruzko informazioaren % 90 baino gehiago biltzen duen profesional-taldea. Betiere agente bakoitzaren independentzia eta nortasuna bermatuz, Elkargoaren inguruan sortzen diren sinergia profesionalei esker, jabetzako agenteak (API direlakoak) aterako dira sendoen higiezinen krisi honetatik. Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialarekin bat eginez, independentzia izaten jarraituko duzu, eta sendotu egingo duzu zure presentzia Gipuzkoako higiezinen merkatuan. Lankidetza zintzoko erregela inplizitu batzuen abantailak eskuratuko dituzu eta, hartara, zure jarduera zabaldu ahal izango duzu merkatuan zure nortasuna galdu gabe.