Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

943 465 904

Contacto

Enlaces

Área de Colegiados

Egin zaitez elkargokide

- Betebeharrak:

1. Adinez nagusi izatea eta ezgaitasun-kausatan sartuta ez egotea.

2. Graduatu, lizentziatu, diplomatu, ingeniari, arkitekto, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo Ministerio eskumendunak igorritako Higiezinen Jabetzako Agentearen Titulu Ofizial titulua edukitzea, edo Etxebizitza Ministerioak aitortutako higiezinen prestakuntzako unibertsitate-tituluren bat lortu izanaren akreditazioa izatea, Espainiako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialetako Zuzendari Batzordeak hala proposatuta.

3. Lanbidean aritzea eragozten duten aurrekari penalik ez izatea.

- Dokumentazioa:
1. Elkargokide izateko eskabidea.
2. Gaitasuna ematen duen jatorrizko titulua edo notarioaren egiaztapena eta ziurtagiri akademikoak.
3. Lanbidean aritzeko ezgaituta ez egotearen adierazpen erantzukizunduna.
4. Erantzukizun zibileko aseguru-poliza edo Elkargoak eskainitako aseguruaren harpidetza.
5. Elkargoak zehaztutako baldintzetan eratutako fidantza.
6. Elkargokide-kuota ordaintzea, Elkargoak zehaztutako baldintzetan.
7. Lau (4) argazki.

- Tramitazioa:
Onartua izateko eskaera Elkargora bertaratuta edo telematikoki egin daiteke, Gobernu Batzordearen aurrean, eta azken honek eskabidea jaso eta hilabetera gehienez emango du ebazpena. Onarpenaren aldeko edo kontrako erabaki arrazoitua eskatzaileari jakinaraziko zaio, eta Elkargoko helbideko iragarki-taulan argitaratuko da.