Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

943 465 904

Contacto

Enlaces

Área de Colegiados

Lege-oharra

1. Baldintza orokorrak
Espazio hau eta daukan material guztia jabetza intelektual edota industrialeko eskubideek babesten dituzte, eta Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargoa da eskubide horien jabea (edota, dagokionean, lagapen-hartzailea). Hori dela eta, erabiltzaileek ezin dute espazio honetan dagoen edozein material aldatu, erreproduzitu, transmititu, banatu, argitaratu, eratorritako lanak sortu, erakutsi edo komertzialki transferitu edo ustiatu, ez osotasunean eta ez zati batean. Erabiltzaileak aipatu bezala egiten duen edozein erabilera guztiz debekatuta dago, non eta Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargoak edo jabetza intelektualeko eskubideak dauzkanak espresuki baimentzen ez duen. Gai horri buruzko edozein argibidetarako, ondorengo posta elektronikoko helbidera zuzen zaitezke idatziz: coapi@coapi.com

Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargoak ez du bere gain hartuko hirugarrenek web atariaren bitartez emandako zerbitzuak direla eta gerta daitezkeen kalte-galeren erantzukizunik, bereziki kalte-galera horiek ondorengo kasuetan gertatzen badira: web atariaren bidez, hirugarrenei zerbitzuak eman edo, web atariaren bidez, hirugarrenei emandako zerbitzuen bidez zabaldutako edukiak benetakoak izan ez eta, ondorioz, legedia, moral eta ohitura onak edo ordena publikoa urratzen denean.

Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargoak ez du bere gain hartuko erabiltzaileek zerbitzuak eta edukiak behar bezala ez erabiltzearren sor daitezkeen kalte-ordainen erantzukizunik.

2. Datu-segurtasuneko politika
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenez, edozein erabiltzailek ukatu, eskuratu, zuzendu edo suntsi ditzake emandako bere datuak, ondorengo helbidera idatziz zuzenduz:

Hala badagokio, web atari honetako espazio jakin batzuen erabiltzaile-datuak erabil ditzakegu zuri Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargoari buruzko informazioa helarazteko. Informaziorik jaso nahi ez baduzu, adierazi behar diguzu lehen aipatutako helbidera idatziz.

Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargoak, arau orokor moduan, ez dizkie emango beste enpresa edo erakundeei erabiltzaileek emandako datuak. Hala ere, goian zehaztutako helburuei zuzenki lotuta, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargoak zerbitzu jakin bat emateko, datuak lagatzea edo jakinaraztea beharrezkoa balitz, premia horren berri emango zaio erabiltzaileari, eta aurretiaz bere baimena eskatuko diogu jakinarazpena egiteko. Aldiz, erabiltzailea ez dago behartuta inondik ere bere datuak lagatzeko edo jakinarazteko baimena ematera.

3. Estekak
Web atariak estekadun bitarteko teknikoak jartzen ditu erabiltzaileen eskueran (estekak, bannerak edo botoiak) eta, hartara, erabiltzaileak hirugarrenen edo hirugarrenek kudeatutako web espazioetara sar daitezke. Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargoak ez ditu eskaintzen edo merkaturatzen berez, ezta hirugarrenen bidez ere, estekatutako espazioetan eskueran dauden produktuak edo zerbitzuak, eta ez ditu kontrolatu, zaindu edo onartzen estekatutako espazio horietan agertu edo eskainitako produktuak, zerbitzuak, edukiak, informazioa, datuak edo beste edozein material.

Beraz, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargoa ez da erantzule izango webgune honetatik kanpo dagoen eta bere webmasterrak kudeatzen ez duen informazioarengatik. Agertzen diren esteken zeregina da esklusiban Interneteko material bati buruzko beste informazio-iturri batzuen berri erabiltzaileari ematea. Hori dela eta, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargoa ez da izango aipatutako hipertestu-esteken bidez eskuratutako emaitzaren erantzule.

4. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa
Baldintza orokor horiek, baita web atari honetako edozein zerbitzutako baldintza bereziak ere, Espainiako Legeak arautzen ditu. Webgune honekin sor daitekeen edozein gatazka edo erreklamaziotan, alderdiek Donostia – San Sebastiango Epaitegietara joko dute, eta uko egiten diote espresuki beste edozein forori.